Urtarrilaren 19 gauerdian, Konstituzio plazan hasten den jaia da, hiriko banderaren altxaerarekin. Gaztelubide elkarteak eta beste elkartetako kideek, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa jotzen dute bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarte ezberdinetako danborjoleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 kupelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, bakoitzak musika banda bana duelarik.San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik irten eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.
- Bagera...!
- gu (e)re bai
- gu beti pozez
- beti alai!
- Sebastian bat bada zeruan
- Donosti(a) bat bakarra munduan
- (h)ura da santua
- (e)ta (h)au da (h)erria
- (h)orra zer dan gure Donostia!
- Irutxuloko, Gaztelupeko
- Joxemaritar za(ha)r eta gazte
- Joxemaritar za(ha)r eta gazte
- kalerik kale danborra joaz
- umore ona zabaltzen hor dijoaz
- Joxemari!
- Gaurtandik gerora penak txokora
- Festara! Dantzara!
- Donostiarrei oi(h)u egitera gatoz
- pozaldiz!
- Inauteriak datoz!
- Bagera...!
- gu (e)re bai
- gu beti pozez
- beti alai!



No hay comentarios:
Publicar un comentario